IRANTZU MONASTEGIA, IBIRIKUTIK

maiatza 4, 2015

Sarbidea eta deskribapena:

Irantzuko monastegi atzetik, ikuilu bat pasatu, bidexka bat hartuko dugu, larre erditik ateratzen dena. Goranzko bidea da, Irantzuko harkaitz ertzetatik doana, eta mendiko bide batera garamatzana. Bertatik beharanzko bidea hartuz, Ibiriku herrira iritsiko gara. Herriko zonalde altuenetik, garbitokitik eskuinaldera ateratzen den bidea hartuko dugu. Bidearen zati hau gorantz doa eta bertan haritzak dira aurkitzen ditugun landaretzarik garrantzitsu eta nabariena.

Irteeratik 10 minutu beranduago, aberentzako ate metaliko batekin aurkituko gara. Goranzko bidea hartuko dugu, bi bidezidor ezkerraldera utziz. Zati honetan landaretza aldatzen doa, orain arteak eta ipuruak agertuko dira.

Jaitsiera txiki bat egin ondoren, bidea bitan zatitzen da. Eskuinaldeko bidetik, hasierako mendiko bidea hartuko dugu eta bertatik, pagadi artetik, goranzko bidea hartuko dugu. Tokirik altuenera iristean, gure ezkerraldean, San Kristobal baselizarekin topatuko gara. Hemendik aurrera, labore soro eta larre artetik behera joango gara, beste ate metaliko bat pasatuz.

Minutu gutxira, bidea labore soro artean ezkerraldetik, pagadira eramaten gaitu.

Beste ate metaliko bat pasa eta 100 m ibili ondoren, eskuinaldean, harrizko murruaren ondoan bi bide agertzen dira. Ezkerraldekoa hartuko dugu eta goranzko bidea hartuko dugu bihurgune nabari bat egin ondoren. Hemendik aurrera, ibilbide osoan zehar, gure eskuinaldera harrizko murrua egingo da. Harlauza bertikal batera iristen garen momentuan, murrua desagertzen da. Harlauza horrek muga adierazten du, hiru herrien muga (Ibiriku, Lezaun, Abartzuza).

Bidea jarraituko dugu, mendiko bide batera iritsi eta ezkerraldera hartuko dugu. Hemendik aurrera, 3 km dira gutxi gora behara, pagadi artetik doazenak.

Bide bat eskuinaldera utziko dugu eta Irantzu ibai arroilatik jeitsiko gara. Bertako landaretza ugariagoa da, haritzak, pagoak, artziak, hurrondoak eta ezpela, ipuru, elorria bezelako sastrakak.

Bi ate metaliko pasa ondoren, Irantzu monastegira iritsiko gara.

Sartzeko modua: Oinez.

Zailtasuna: ibilbide handia.

Seinalizazioa: Bat ere ez.

Desnibela: 240 m inguru.


<< atzera