Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Jurramendiko Mankomunitateak tamaina handiko hondakinak bide publikoan uztearen aurkako kanpaina abiarazi du

2021.02-18 Estella-Lizarra
Tamaina handiko hondakinak ezin dira bide publikoan utzi eta, hori helburu, Jurramendiko Mankomunitateak kontzientziazio-kanpaina abiarazi du. Kanpaina horretan eranskailuak jartzen zaizkie kalean behar ez bezala utzitako tamaina handikoei eta pegatina horietan tamaina handikoak bertan utzi dituen pertsonari eskatzen zaio 24 orduko epean erretiratzeko: Garbigunean entregatuz edo Emauseko Trapuketarien bidez erretiratuz.

Eranskailuak hainbat hizkuntzatan egin dira: euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz, baina ez da baztertzen beste hizkuntza batzuetara itzultzea, hala eskatuz gero edo beharrezkoa izanez gero.

Ekintza honen bidez, Mankomunitateak herritarrak kontzientziatu nahi ditu hondakinak biltzeko zerbitzuen erabilera egokiari buruz eta edukiontzietatik kanpo tamaina handiko hondakinak ez pilatzeari buruz. Horrela, hondakina utzi duen pertsonari ohartarazten zaio jokabide zigorgarria dela. Komeni da gogoratzea debekatuta dagoela tamaina handiko hondakinak kalean edo edukiontzietan uztea. Arau-hauste oso larria da, 600 eta 3.000 euro arteko isuna jaso dezake.

Hondakin horiek Estellerrian dauden 9 garbiguneetako edozeinetan entregatu behar dira, Emauseko Trapuketarien atez ateko doako bilketa-zerbitzuaren bidez, 948550554 telefonora deituz edo Merkatondoa industrialdeko instalazioetan entregatuz.

campaña voluminosos