Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko otsailaren 5a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierara joan

DEIERRIko
Udala

ARMARRIA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Entitateko armarria Deierriko Bailarak tradizionalki erabili izan duen armarriak honako osagaiak ditu: gule zelai bat, gurutze moduan jarritako urrezko bi kanoi eta hauen gainean metal bereko Y larri bat. Nafarroako antzinako errege koro irekiaren zigilua du. horrela ageri da irudikatuta Diputazio Jauregiaren solairu nobleko beirateetan. Dena dela, udalerri hau osatzen duten herri bakoitzak bere zigilu bereizgarria dauka, udalerri osoaren armarri ofizialarekin zerikusirik ez duena. Nafarroako Agiritegi Nagusi eta Errealean dauden aurrekariak ikusita, ez dago aipaturiko armarriaren jatorria zen izan daitekeen argitzen duen berri dokumentalik, ez eta zein den erabiltzen hasi zeneko data. Armarri hau ez omen da oso zaharra, izan ere Heraldikan artilleria piezak agertzea, Gipuzkoako armarria bezalako salbuespenak salbuespen, gutxitan agertu izan da XVIII. mendea baino lehen. Bitxia da bi kanoiak Artileria Talde Errealeko antzinako ikurrean modu berean ageri direla irudikatuta hemen ere, mende horretakoa dena, hain zuzen ere.

Bestalde, Nafarroako udalerrietako tinta zigiluak begiratuta, ikusten dugu gaur egungo enblema dagoeneko enblema zaharrenetan ageri dela, hau da, 1840 inguruko Nafarroako berrantolaketaren garaikoak. Bi hauen arteko ageriko ezberdintasun bakarra da hauetan kanoiak ereinotz erramuz orlatuta daudela, intsignia profesionalek edo unibertsitateetako karreretako ikurren antzera.
Nueva Kalea 22 p.k. 31177 Arizala - DEIERRI BAILARA (NAFARROA)
Tel.948 54 21 74 Fax.948 54 20 68 ayuntamiento@yerri.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du