Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko otsailaren 8a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierara joan

DEIERRIko
Udala

LAKARREKO BATAILA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

1875eko otsailaren 3an, Lakarren Karlisten armadaren erasoa eman zen Iparraldeko armada liberalen aurka eta erasoa Karlisten garaipenarekin bukatu zen. Bataila, Lakar herrian eman zen eta 1000 soldadu baino gehiago hil ziren, karlista eta liberalen artean.

Bataila, Allotzeko kontzejuan sortu zen, bertan, karlistak armada liberalari erasotu zieten, une horretan herriko plazan bazkaltzen zeuden, musikarekin. Ustekabeko erasoa izan zen eta ondorioz karlistak irabazi zuten. Liberalak Lorkara ihes egin zuten, bertan Eskintza mendian, San Kristobal baselizan, agintea zegoen eta bertan aurreko gauean, Alfontso XII erregeak lo egin zuen.

Oso gertakizun garrantzitsua izan zen, bigarren guda karlistan gertatu zena eta esan daiteke Iparraldeko armada liberalaren porrotarik nabariena izan zela, XIX. mendeko azken borrokaldi zibilean gertatutakoa.

Deierri bailaran 2004 urtetik aurrera batailaren ospakizuna egiten da, ekitaldi ezberdinak antolatzen dira, horien artean, bataila gertatu zen tokietara bisita gidatuak egiten dira.

Nueva Kalea 22 p.k. 31177 Arizala - DEIERRI BAILARA (NAFARROA)
Tel.948 54 21 74 Fax.948 54 20 68 ayuntamiento@yerri.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du