Eguraldia | castellano | 2012ko otsailaren 5a
aquí esta la fechaLizarra merindadeko bailara. Antzinako Nafarroako hasierako gunea kontsidera daiteke, izena eman ziona. Jauregi, Jeuregi izenak erabiltzen ziren antzinatean bailara honi deitzeko. Allotz eta Lakar guneek, Teobaldo I eta Teobaldo II erregeen mesede eta dohaintzak jaso zituzten. Arandigoienek ere errege hauen laguntza izan zuten eta gainera 1269an koroaren foru pribatiboa jaso zuten. Eza inguruan, intxaurrondo ikaragarrik daude eta hainbat bizilagunek diotenez, azken guda karlistan, 100 bolondres karlista horietariko baten azpian babestu ziren, egun euritsu batean.
Azkonako jauregiak, Karlos II "El malo"-k 1366. urtean, Juan Martinezi eman zion, 1357an herbestean zegoela, kartzelatik ateratzen lagundu ziolako.
Eraulgo zonaldean, gudaldiak eman ziren, guda karlistaren hasieran, batik bat San Faustoko haitzetan. 1873ko maiatzaren 5ean, Eraulgo guduan, karlistak Galdeano herritik atera eta Eraulen kokatu ziren. Navarro koronel liberalaren zutabe militarra atzetik jarraitzen zien, eraso egin zien eta nahiz eta Rada bataloia, edo "Radica", baionetarekin eraso egin, bai nafarroako baita gipuzkoako bataloiak posizioa galdu zuten. Benetako laguntza zalditeriak eskeini zien, Valdespinako markesak agintzen zuen eta nahiz eta lurrralde zail eta itxian lanean aritu, tropa liberalen aurka joan ziren. Karlistek kanoi bat hartu eta Navarro preso hartu zuten, honek bolondres bati bere ezpata eman zion. Lorkan ere, guda zibil karlistan gudaldiak eman ziren. Muru magaleko hegoaldean, Dueroko markesa kapitain jenerala hil egin zuten, azken hau espainiako ejerzitoaren irudi garrantzitsua izan zen, gertakizun hau Abartzuzako gudaldian eman zen, 1874eko ekaina bukaeran.
Arkeologia / Neolito-kalkolitoko herrixka
Murugarreni buruz dakigunez, Martin Navascues, Lizarrako justizia, jaurerri honen jabe izan zen eta beranduago Pedro de Navarra mariskal ezaguna.
Aurretik aipatu ditugun gune askok, Irantzu monastegiari petxak eta zergak ordaindu behar zizkioten, bertako abadea benetako jauntxo feudala zela esan daiteke. Monastegiko 1582ko inbentario batean agertzen denez, Fray Martin Xuarez abade izendatu zutenean, herriak monastegiari honakoa ordaindu behar zion: Abartzuza: abadia, honen onurak edo irabaziak monastegi, abade eta onuradunen artean banatzen ziren.
Monastegi honek 500 dukado uzten zizkion gune honi (botere ekonomikoa antzeman daiteke), %6ra, beraz urteko 30 errenta zen. Bestalde, larretan ibiltzeko eskubideak eta lau mahasti zituen. Ibirikun, abadiak abadearen izendapenean parte hartzeko betebeharra zuen; etxeak erretan zituen baita terminoak ere, gainera herriko belar eta urak erabiltzeko eskubidea zuen. Iruñelan, Ibirikun bezela, eskubideak zituen eta gainera hainbat lur tributatu zituen. Azkonan, petxak eta hamarrenaren laurdena kobratzen zituen eta baita lurrak errentan zituen. Aritzalan ere, hamarrenaren laurdena jasotzeko eskubide zuen, lurrak eta mahastiak zuzenean berak adminstratzen zituen. Zabalen, hamarrenaren laurdena eta lurrak errentan zituen. Murugarrenen hamarrenaren laurdena. Ugarren etxe bakoitzeko eta finka bakoitzeko kobratu egiten zuen. Murun aldiz, termino bakoitzagatik, zentsuko 5 florin kobratzen zituen eta gainera bizilagunen bat hiltzean zentsoa berritzeko betebeharra zuen. Eraulen, Irantzu monastegiak, gune hau zuen, bikaria betebeharrarekin. Kontzejuak monastegiari 120 robo gari petxa modura eman behar zizkion betiko “a entregar por San Gil en el molino a costa de los vecinos”. Beste hainbat ardo pegar, hauen bila joaten zen monjeak aukeratzen zituen eta beraz, oberenak izan zitezkeen. Eraulen, monastegiarekiko zuten betebeharra ezin zen gogorragoa izan, belarren gaineko eskubideak edozein bizilagun baino gehiago zuten eta gainera jauregiarengatik 8 robo gari ordaindu behar zituzten, Joanes de Larrionek eramaten zituena eta beste hainbat txikikeri. Hauek guztiak garai hartako jabetzak ziren, soilik Deierri bailaran beste hainbat zonaldetan ere jabetzak zituen, beraz, bere botere eta aberastasuna antzeman daiteke.
Gurutzea / Hiriberri
1291eko kontuetako erregistroan agertzen denez, Gesalatzeko herriak, Deierri barnean zeuden, baina Bost Villak (Goñiko bailara) ez zeuden honen barne. 1350ean, Deierri bailararen barnean Gesalatz eta bost villak agertzen ziren baina hemendik gutxira (1360) azken hauek Deierritik bananduta agertzen dira. XVIII. mendean eta behar bada Erdi Arotik, Deierri bailara bost zendetan antolatzen zen: Azkona, Abartzuza, Murugarren, Aritzaleta eta Erbarrena. 1851ean Abartzuza bailaratik banandu zen.