Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 18a
aquí esta la fechaMerindadeko ipar-ekialdean, Deierri bailara dago, Nafarroan dagoen bailararik zabalenetakoa. Iparraldean, Urbasa eta Andiako mendizerrekin egiten du muga, Ekialdean Gesalatz dago eta hegoaldean Lizarra, mendebaldean aldiz, Allin eta Ameskoabarrenekin egiten du muga. Zabalera handiko gune honetan Andia eta Urbasa mendizerrak eta bere inguruko mendiak zabaltzen dira, hauek dira mendiak, Legarra, Arrigurena, Bearin de Arriba, Alabe, Altide, Solanas, Zarrabe, Sukiesu, Aldaia, Espinar, Murugarren, Azterigaztea eta Errezu eta Lezengo fazeroak. Hidrografiari dagokionez, Irantzu ibaia eta bere ibai adarrak hegoaldean eta mendebaldean aldiz, Salado ibaia dago.
Ekialdeko ikuspegia
Urbasa / Pilatos begiratokia
Hego-mendebaldeko ikuspegia
Deierri bailarak 19 toki ditu, udalerri bakarra osatzen dutenak, hiriburua Aritzala delarik; Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Azkona, Bearin, Eraul, Gorozin, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu-Deierri, Murugarren, Errezu, Ugar, Hiriberri, Zabal eta Zurukuain bere parrokia eta baselizekin. Gainera beste hainbat gune daude bailara honetan, Egiarteko baserria bere elizarekin eta Urbasa eta Zunbeltzeko bentak, Ziritza- Deierri eta Eza eta Montalban landetxeak eta jatorri ezberdineko herrixka eta gune aunitz.