ZURUKUAINGO ANTZERKI TALDEA

apirila 28, 2015

Zurukuaingo 39 haurrek osatzen dute antzerki taldea 3-15 urte bitartekoak. Urtero antzeslan bat prestatzen dute eta Zurukuainen, Bailararen egunean edo bailarako herri ezberdinetan antzezten dute.

Marian Etxalarrek sortu zuen taldea, helbururik nagusiena, haurren artean antzerkiarekiko interesa piztea eta herrian herritar guztiak biltzen duen jarduera osatzea litzateke.

Orain arte honako lanak antzeztu dituzte, “Hamelingo flautista”, “Barbantxito”, “Edurnezuri eta 7 ipotxak” eta “Animaliak kutsatuak daude” parodia. Aurten “Enperadorearen jantzi berria” lana antzeztu dute, Bailararen egunean, Arandigoienen, Lorkan eta Gorozinen.

Edozein kontzejuk antzeslana bere herrian egitea nahi izanez gero, prezioa 250 eurokoa da eta koreografiak egiten badira 300 eurokoa. Lortutako diruarekin haurrentzako txangoak antolatzen dira.


<< atzera