DEIERRIKO JAIAK

maiatza 10, 2019

DEIERRIKO FESTA, 2019KO EKAINAREN 8AN

Hilabete eskas Hiriberrin antolatzen ari garen festarako, eta, honen bitartez, geure proposamenak iragartzen dizkizuegu.

Otsailean, girotzen hasteko, lehiaketa bat egin genuen. Honetan, bizilagunak eta ahaideak deitu genituen festaren logoa diseinatzera. Guztira 17 lan aurkeztu ziren eta, lehia handiko botazioaren ondoren, Inma Esparaz Unanuarena izan zen garaile.

Logoarekin batera menua aurkezten dizuegu, jaki goxo hauek dastatzeko gogoa elikatu nahian, eta bide batez lehenbailehen izena eman dezagun (ekainaren 1era arte). Aurten banketxeek txartelen kargu egin ez arren, Rural Kutxako kutxazainetan egin dezakegu gastu gehigarririk gabe.

Egitaraua ere itxita dago eta antzezlana CHASCARRILLOS Y OTRAS VIANDAS izanen da.

Berehala zabalduko ditugu egitarauaren eta menuaren kartelak Deierriko herrietan. Eta baita grabatu duten bideoa ere, kartela bezala gazteek eginikoa. Gogoak, ikus dezakezuen moduan, ez dira falta.

ANTZERKIA

CARTEL MENUS

Cartel fiestas valle


<< atzera