Aldez aurreko herri kontsulta: Euskararen Udal ordenantza

December 22, 2017

(Jatorrizko irudia pxhere-n)

Deierriko Udalean Euskararen Erabilera Arautzeko Ordenantza prestatzeko prozesuan ari gara.

Araudia prestatzeko prozesuan, herritarrek parte hartzea nahiko genuke, eta lehendabizi, hala nola Kontzejuek ere, ordenantzak gure lurraldearen aniztasuna jaso dezan, eta ahalik eta adostasunik handiena lor dezagun.

Orain, ordenantza aldez aurreko kontsulta publikoaren fasean dago, eta oinarrizko informazioa hementxe
eskuratu ahal duzue:

Aldez Aurreko Kontsulta / Consulta previa euskera (formato pdf)

Prozesuan aurrera jotze aldera, zuen iradokizunak eta ideiak ematera gonbidatzen zaituztegu, hauetako edozein bide erabilita:

  • E-postaz: ayuntamiento@yerri.es
  • Aurrez aurre: Deierriko Udaleko Erregistro Orokorra. Helbidea: Kale Berria 22, Arizala/Aritzala

2018ko urtarrilaren 26ra bitarte eginen diren ekarpen guztiak jaso, eta ahal den neurrian, aintzat hartuko ditugu. Aldez aurretik eskerrik asko zuen laguntzarengatik.

FacebookTwitterGoogle+Sare sozialetara gehitu

<< atzera