UBAGUA IBAIAREN ARROILA

maiatza 4, 2015

Ibilbidea, Errezuko kanpinetik hasten da. Errezu herria pasa ondoren, San Blas baselizaren ondoko paraje eder eta paregabe batera iritsiko gara. Gorago, Ubagua ibaiaren sorburua aurkituko dugu. Batzutan, uraren maila handitzen denean, uhar ikaragarria sortzen da eta ibilbidea itxi egiten da, ezinezkoa da bertatik igarotzea.

Goranzko bidea jarraituko dugu, errekatik paralelo doan bidezidor batetik. Bertatik arroilaren ikuspegi ederrak ikus ditzakegu. Bidea jarraituz, Lezaunera iritsiko gara eta kontrako bidea eginez, ibilbide hasierara iritsiko gara.


<< atzera