Ayuntamiento del Valle de Yerri / Deierriko Udala


Lehiaketak

«IRAUNARAZI+, XAHUTU- » ELIKAGAIEN BIZI-BALIOA LUZATZEKO TRIKIMAILUEI BURUZKOA

LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK

1.- DEITZEN DUEN ENTITATEA
Deialdia Buruxka proiektuak egiten du, espigamendua gizarte- eta ingurumen-balio gisa berreskuratzekoa, Deierriko Udalak, NUPek eta INTIAk sustatua, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Planaren laguntzarekin, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez: “Europak landa-eremuetan inbertitzen du” eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Ekimenean NNPEK-k eta Reyno Gourmet-ek laguntzen dute.

2.-PROPOSAMENAK BIDALTZEKO EPEA
Proposamenak 2020ko azaroaren 21etik azaroaren 28ra bidali ahal dira.

3.-LEHIAKETAN PARTE HAR DEZAKETE
Nafarroako Foru Erkidegoan bizi diren adin nagusiko pertsonek parte har dezakete.

4.- DEIALDIAN PARTE HARTU AHAL IZATEKO BALDINTZAK
4.1.- Parte-hartzaileak: Parte hartu ahalko dute elikagaiak xahutzearen aurkako aldaketa-eragileak izan nahi duten adin nagusiko pertsonek. Nola? Laguntza emanez elikagaiei balioa ematen, hauen xahutzea murrizten eta xahuketari buruz sentsibilizatzen.
4.2.- Proposamena: Parte-hartzaileek elikagaien bizi-balioa luzatzeko proposamena sare sozialen bidez bidal dezakete (Twitter, Instagram eta Facebook)

5.- SARIAK
5.1.- Irabazleak: Jasotako proposamenen artean, bi trikimailu irabazle aukeratuko dira; 2020ko azaroaren 30ean jakinaraziko dira sare sozialen bidez, eta gainera honako webean ere argitaratuko dira: http://www.yerri.es/eu/buruxka/
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
5.2.- Proposamenak ebaluatzeko irizpideak:
a. Originaltasuna
b. Beste pertsona batzuek aplikatzeko erraza izatea. Proposamenaren bideragarritasuna eta egingarritasuna
c. Zer nolako eragina duen elikagaien xahuketa murrizten

5.3.- Saria: Sariak tokiko produktu bikainez osatutako bi saski izango dira, erakunde laguntzaileen eta Reyno Gourmeten kortesia.

6.- EPAIMAHAIA
6.1.- Epaimahaia: Epaimahaia osatuko dute proiektua sutatzen duten entitateetako eta entitate laguntzaileetako kideek.
6.2.- Sariak eman gabe gera daitezke aurkeztutako lanek gutxieneko kalitate-irizpideak betetzen ez badituzte edo lehiaketaren gutxieneko baldintzak betetzen ez badituzte.

7.- OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketa honetan parte hartzeak badakar oinarri hauek erabat onartzea eta epaimahaiaren erabakiekin bat etortzea, eta, horrez gain, aurkeztutako dokumentazioa osorik edo zati batean argitaratzeko, erreproduzitzeko eta banatzeko eskubideak ematen zaizkie antolatzaileei.