Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AZKONA-AZKONA ARRASTIATIK

Sarbide eta deskribapena:

Medingaña elizatik eskuinaldera ateratzen den bidea hartuko dugu, herriko zonalde altuenean dagoena. Bidean, artadi eta sastraka ezberdinak aurkituko ditugu, hala nola, elorria, elorri txuria, laharra eta arkaratsa. Gure eskuinaldean, bidexka ezberdinak agertzen dira, artadia itxiagoa egiten den einean, lehen ipuruak agertzen dira.

Irteeratik 10 minututara, bidea mantsotuko da eta artadien artetik, labore soroen artean igaroko gara. Gure ezkerraldera abereentzat ur putzu bat ikusiko dugu eta ondoan ate metaliko bat, pasatu ondoren itxi beharko duguna. Zonalde honetan arte ikaragarriak ikus daitezke.

Hemendik gutxira, bidea bitan banatzen da, edozein bide har daiteke, metro gutxira elkartzen baitira. Hurrengo bide banaketan, kontuz ibili beharko gara, hemen ezkerreko bidea hartu behar dugu, Erendazu trokartetik urbil dagoena. Trokartetik behera eta harkaitzez beteta dagoen pareta batetik behera jeitsiko gara.

Atera garenetik ordu erdira gutxi gora behera, beste ate metaliko batekin aurkituko gara. Hau pasa eta eskuinaldera bidexka batekin aurkituko gara, bide nagusia alde batera utzi eta metro gutxira burdin-hesi batekin aurkituko gara. Labore soroen artetik, bidexka jarraituko dugu, gutxinaka zabaltzen dena. Zai egon beharko gara, bidea pista batekin elkartzen baita.

Eskuinaldera joango gara, bihurgunea eginez. Aurrerago lau bideko bidegurutze batekin aurkituko gara, zuzen jarraituko dugu, bi bide eskuinaldean eta beste bat ezkerraldera utziz.

Labore soro artetik behera bidea jarraituko dugu eta ezkerretara Lezaunera garamatzan bidea utziko dugu. Bihurgune batera iristean, Deierri eta Gesalatzeko ikuspegi ederrak ikusiko ditugu.

Ate metaliko bat pasa ondoren, ezkerraldera harri multzo handi batekin topo egingo dugu. Harri horiek antzinako herri batetakoak dira, Arrastia herrikoak ain zuzen ere. Arrastia, gainalde batean dago kokatua, bertan arte ikaragarriak daude.

Azkonarantz jeitsiera hasiko gara. Lehen bide zatiketan, eskuinaldekoa hartuko dugu eta aurrerago. Hurrengo bide zatiketan ezkerraldekoa. Korta batetik pasatuko gara eta aurreraxeago bide nagusira iritsiko gara, hasierako bidea dugu honako hau. Jeisten jarraituko gara, Azkonako Mendigaña elizara iritsi arte.

Sartzeko modua: Hasierako zatian, lur orotako ibilgailuekin ibil daiteke baina aurrerago bakarrik oinez.

Zailtasuna: Bat ere ez.

Seinalizazioa: Bat ere ez.

Desnibela: 200 m ingurukoa.