OHARRA – PARTZELEN KONTZENTRAZIORAKO EKIPOA. ESKUALDEA: ALLOTZ-MONTALBAN

ekaina 11, 2020

Allotz-Montalban (Nafarroa) eskualdeko Partzela kontzentrazioan interesa duten guztiei jakinarazten zaie laster jasoko dutela postaz zitazio bat, “ESKAERA ORRIAREKIN” batera. Honekin ezagutu nahi da zein den lote berrien kokapenerako asmoa eta, horrela, finka berrien azterketa erraztea. Halaber, eskaera orria entregatzeko eguna eta tokia adieraziko zaizkie.

Arreta Allozko Kontzejuko antzinako eskoletako lokaletan emango da, ekainaren 22tik 26ra, 09:00etatik 13:30era.

Lanak ongi antolatzeko, eskatzen dugu ahalik eta gehien errespetatzeko bakoitzarentzat aldez aurretik ezarritako zitazio-eguna eta -ordua.

Aviso C. P. Montalbán


<< atzera